@txerren
Arrautzak inkubatzen ematen du egun guztia. Nahiz eta arrautza horietatik ezin den txitorik jaio.
Jateko eta edateko ez bada ez da arrautzak jartzeko etxolatik irteten. Eta irteten denean berehala itzultzen da (behin bakarrik harrapatu dugu horretan).
Gaua ere arrautza tokian ematen du, nahiz eta besteek kanpoan egiten duten lo (oiloen lo egiteko ohiturena ere kuriosoa izaten da...).
Arrautzak jartzeari utzi dio ere.
Aupa! Gogoko dituzu Zelda motako jokoak? Eta misterioak? Orduan gustatuko zaizu euskaratu dudan azken #bidejokoa: TUNIC. https://www.youtube.com/watch?v=gGqPII21HGI Deskargatu itzulpena: https://ibaios.eus/itzulpenak/tunic #euskaraz
@Mendilarre
Atentzioa deitu didana da arrautzak kentzean ez dela "kexatzen". Ze gainerakoek (lau ditugu) bera dagoen lekuan jartzen jarraitzen dute. Bat uzten diogu, denak kentzeak oraindik pena gehiago ematen du eta...
@josuigoa
Duela urte batzuk hala egin genuen bai. Lau arrautza jarri eta hiru txita jaio ziren. Arazoa denak arrak zirela!Hil ez genituen egin nahi / ez ginen ausartzen... Kosta zitzaigun nahi zituen norbait aurkitzea.
Beraz, pentsatu dugu baina ez daukagu lio hortarako gogo handirik 😅
@Josebabarandi
Urtean behin bakarrik joaten naiz. Baina egia da purpurinak hainbat egun irauten dituela 🤣 Dutxatuta ere ez da erraz joaten eta jeje
@inigoortega
Uste dut ez zaitudala ulertzen ez.
Zergatik jakin behar da mundiala eta jokalarien ibilbideari buruz Rubialesen jarrera salatzeko?
Mundiala irabazi dutela ez dut ahaztu, baina egia esateko ez zait interesatzen (futbola orokorrean, eta selekzio española are gutxiago).
Aldiz Rubiales eta ingurukoen jarrerak bai kezkatzen nauela. Jokalariek jasan behar dutenagatik lehenengo, eta ematen duten ereduagatik bigarrenik.
Gaur 22etan @arkkuso ta biok zuzeneko bat egingo degu twitchen futboleko espainiar federazioaren mobidotearen harira. https://www.twitch.tv/ekintaekin en.
Nor gonbidatu beharko genuke? Badago norbait lagundu dezakeena/lagundu nahi duena? Badago norbait hitza hartu nahi duena? (Ez etorri mundialari kasurik egin ez diozuen 40.000 gizon segidan ze ez da hori izango rolloa)
@inigoortega
Ez nago ados.
Adibidez, ez da inolaz ere beharrezkoa futbolaz jakitea (edo interesa izatea) Rubialesen (eta bide batez, ingurukoen) dimisioa eskatzeko. Izan dituen lorpenak izan dituela ere (lorpen horietan eragin positiborik izan badu) ez dio kritikari zilegitasunik kentzen. Batak ez du bestearekin zerikusirik (polemika ez da kirolaz), eta ez dute garrantzi berdina.
@Lastotxapel
@mikelgs edo ez edateaz gain juerga eredua ere aldatu behar da? Zenbateraino dago norberaren esku?
@Lastotxapel
@mikelgs Zuk esandakoari kontra egin baino azkenaldian buruan bueltaka dudan dilema hori planteatu nahi nuen: juerga naturala al da? gozagarria al da edonorentzat edan gabe? eguerdian atera, eta eguzkiaren batera etxera itzultzea egingarria da edan gabe?
@Lastotxapel
@mikelgs Ados egin daitekela, eta batzuek egiten dutela. Zurekin ados nago jarri duzunean.
Baina gehitu nahi nuena da batzuek egiten duten arren ez dela horren erraza. Gaur egungo juergak edatera bultzatzen zaituelako. Ezin zaiola norbaiti eskatu juergan ez edateko juerga bera aldatu gabe.
Ez naiz asko ateratzekoa, baina edan gabe are gutxiago atera nintzateke. Edan gabe egoteko nahiago ditut beste plan batzuk.
Baina beharbada adikziotik ari naiz iritzi hau ematen...
@mikelgs
@Lastotxapel Horrekin ez dut alkohola defendatu nahi e! Esan nahi dudana da juergak orokorrean birpentsatzea behar duela drogez garbitzeko.
@mikelgs
@Lastotxapel Alkoholik gabe ondo pasatu daitekelarekin guztiz ados.
Baina ez nago ziur gaur egungo juerga eredua ez edatearekin bateragarria den. Ordu asko, musika altua, beste mozkor batzuk aguantatu beharra, jendetza, beroa, bultzadak... pixkat tontatu gabe ez da erraza hori dena aguantatzea. Edo niretzat ez behintzat.
Juergak alkoholaren inguruan daude antolatuta edo diseinatuta.
Programatzailea eta bideojokalaria.