Erakutsi berriagoak

@kudea gure Mastodon zerbitzuaren bertsioa oso atzean ari da geratzen. Ezaugarri interesgarri batzuk galtzeaz gain (adibidez mezuak editatzea) segurtasun zuloak daude tartean... Eguneratzeko ze asmo? Eskerrik asko

Bingen (r)en bultzada

Ze ona Cory Doctorowren artikulu hau interneten kakaztearen inguruan. Zer den, nola garatzen den, nola egin aurre...

Hezkuntza Kurrilukumean sartzeko modukoa.

pluralistic.net/2024/01/30/go-

@txo_elurmaluta
@desertorea @txopi @joxe @miren Gazteleraz badaude batzuk: Hermano pequeño, radicalizado, walkway eta en la vida real.

Berd webgunean DRM gabe eros daitezke ebookean. Eta batzuk CC lizentzia dute gaizki gogoratzen ez badut.

@txo_elurmaluta
@desertorea @txopi @joxe @miren Cory Doctorow izugarria da! Niri asko gustatzen zait bai idazle bai aktibista/pentsalari bezala.

Little Brother oso gomendagarria. Bere nobela ezagunena dela esango nuke. Pribatutasuna eta estatuaren espiotza lantzen ditu, 1984en antzera, baina gaur egungo teknologiekin. Sekuela ere badauka, Homeland.

Radicalized ere itzela. Liburuak lau nobela motz ditu. Batez ere Unauthorized Bread gustatu zitzaidan. Jailbreakingari buruzkoa.

@porru
@AVU_Osoro Libreoffice Viewer erabiltzen dut nik. Antza Libreoffice beraren motorra erabiltzen du azpitik. Kalkulu orriekin badanil. Baina irakurtzeko bakarrik da 😔

@xabi
@porru Azkenaldian Telegram ere dezente erabiltzen omen da pelikula eta telesailak deskargatzeko. Edo inguruan askotan entzun dut behintzat. Baina ni behin saiatu nintzen eta ez nuen fundamentuzko ezer aurkitu

@porru
Astebarruan aldiz azkenaldian ohitura xelebre xamarra hartu dut.

Esnagailua 6:45 jartzen dut. Esnatu, alarma itzali, argia piztu, eta ohean erdi eseritzen naiz (burukoan bizkarra jarrita). Erdi lo, baina esna. Horrela 7:30ak arte. Orduan jaiki eta eguna hastera.

Lehen alarma 7:30tako jartzen nuen, baina behin zerbaitengatik aldatuz eta horrela geratu da. Oraingoz ez naiz deskuidatu, baina beldur pixkat ere ematen dit tarte horretan lokartzeak...

@porru
Nik amesteko (edo ametsak gogoratzeko) luze egin behar dut lo. Asteburutan, aukera dudanean hala egiten dut. Esnatu, ordua begiratu, eta altxatu behar ez dudala jakinda berriro lokartzen naizenean amestea garantizatuta 🤣 Eta esnatu/lokartu/amestu/esnatu ibiltzen naiz jaikitzea erabaki arte.

Batzuetan sentitzen dut goiza desaprobetxatzen dudala, baina asko disfrutatzen dut.

Bingen (r)en bultzada

Zaila zait gauzak amaitzea, erraz aspertzen bait naiz edozein aferatan.

Helmuga txikiak jartzea konponbidea izan litekeela pentsatu izan dut, baina helmuga horiek tentuz ezarri behar dira eta ez naiz orain arte horretarako gai izan. Urte hasiera honetan helmuga txiki batzuk bete ditut, ea horrela jarraitzen dudan, sua itzali ez dadin.

Okerrena dena den, gauzak nire kabuz egitearen poza eta ezgauza sentitzearen etsipena kudeatzea zait. Iruzurtiaren sindromea indartsua da.

#godot #garapena

@erralin
Duela hilabete batzuk ibili ginen lankide bat eta biok horrelako batekin borrokan. Eta uste dut nolabait lortu genuela andOTP bidez konfiguratzea.

Ez dut ondo gogoratzen, baina uste dut nonbaiten txikian eta ezkutatuta estandarra erabiltzeko aukera dagoela. Begiratu ondo badaezpada.

Bingen (r)en bultzada

🐢🐘🗺️ Terry Pratchett idazlearen #Mundodisco / #Discworld irakurtzen hasi nahi dut. Zuetako inork irakurri al ditu liburu hauek? Ez dakit nondik hasi. Irakurri dudanaren arabera, 1) pertsona batzuek gomendatzen dute kronologikoki irakurtzea, lehenengotik, 2) idazleak berak gomendatzen zuen kronologikoki irakurtzea, baina hirugarren liburutik hasita, eta 3) beste pertsona batzuek gomendatzen dute "familiaka" irakurtzea. Zuek nola hasi zineten?

Mastodon, egin zure magia. 🪄

Bingen (r)en bultzada

Begiratu bultzatu dudan hari hau: elk.zone/mastodon.eus/@gerrymc

Izugarrizko iturri pila ematen ditu AA eta energia xahutzearen inguruan, ikaragarria da 😑

@mikelgs
@AbelAmutxategi Bide batez, erabiltzen ez dudanean korrontea kentzen diot. Behin irakurri nuen sareko trafikoaren datuak espiatzen dituela Googlek...

Gutxitan erabiltzen dudanez ez zait asko inporta, baina erosotasuna kentzen dio...

Motzean: droga ona da, baina gomendarria ezin esan...

@mikelgs
@AbelAmutxategi
Nik lehen asko erabiltzen nuen. Egia da oso erosoa dela. Baina mugikorrean LineageOS+MicroGra pasa nintzenean funtzionatzeari utzi zion eta ohitura galdu nuen.

Eitb Nahieranekin hasten da, baina etengabe mozten da. Probatu dudan gainerako aplikazioekin zuzenean ez dabil.

Ordenagailutik VLC eta Chromiumekin ondo (Firefox ez).

Uste dut e/OS ek ere MicroG erabiltzen duela, beraz baliteke ez funtzionatzea.

Tamalez ez dago horren erosoa den alternatiba librerik.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

@zital @doublemauler Kontuan izan Docker ez dela Kubernetes. Docker erabili daiteke Kubernetes gabe. Biak batera erabili daitezke, baina independenteak dira, eta batak ez du bestea behartzen.

Kubernetes munstro konplexua da. Googlek sortu zuen bere beharrei erantzuteko, baina jende gutxik ditu Googlen beharrak.

Docker Compose bezalako tresnak nahikoa eta sobera dira askotan.

Bingen (r)en bultzada

Beste urte bat, zaharrak berri:
- nire aurreritziak baieztatzen baditu: egin kasu zientzialarie
- nire aurreritzien aurka badoa: zientzialariak saldu batzuk dira
🤡🤡🤡

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea