Erakutsi berriagoak

@inigoortega
@nikolardii@mastodon.eus Hemen Minecrafteko minijokotan galtzeagatik pikatu den norbait 😜

Bingen (r)en bultzada

🏃🏼‍♀️🌐🏃#Korrika birtuala bihar iritsiko da!

18:30ean Minecraft|eko korrika.gamerauntsia.eus zerbitzarian euskara bideojokoetan zein sarean zabaltzeari ekingo diogu!

Zuk ere parte har dezakezu, etorri gurekin!

#Bideojokoak #HarroHerri #Euskara @AEK_eus

@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Ia bai! Ni positibo nago. Baina egia da ziurrenik Meta eta gainerakoek aurkituko dutela bidea hoi ere kakazteko...

@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Bueno, email hornitzaile burujabe/libre batetik gmail kontu batera email bat bidaltzean bezala, ez?

Whatsappeko norbaitekin hitz egiten baduzu Metak datuak jasoko ditu ziur, baina bestela ere bai?

Galdera zintzoak, egia esateko ez dakit teknikoki nola izango den.

@anagalarraga1
@joxe @porru @Izarrarte Europar Batasunak behartuta laster iritsiko da mezularitza zerbitzuen arteko bateragarritasuna. Faseka izango da, baina oker ez banago, lehenengo aldaketak martxoan datoz. Lehenengo txat indibidualak, gero taldeak, etab...

Ikusi behar nola materializatzen den, baina ez dauka itxura txarrik! Beraz, teorian errazagoa izango da Whatsappa uztea.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Donostia eta Bilbo urazpitik (bai!) lotzeko tunel bat ere eraiki behar izan dugu. Zorionez porlana merkea izaten da hauteskunde garaian 😆

Erakutsi haria

Korrikarako kartelada aurrera doa! Ia dena prest heldu den asteazkenerako.

Joan den ediziokoak kendu gabe genituen, eta lan bikoitza izan dugu.... Haizeak eta euriak ez dute oso gogor jo EH birtualean, eta kartelek ondo itsasita jarraitzen zuten...

Bingen (r)en bultzada

🚨 Proiektu hau OSO interesgarria da: informatu, ezagutu, ahaldundu eta borrokatu! #Pribatutasuna

EFF-ren Street-Level Surveillance proiektuak poliziek kaleetan gu zelatatzeko erabiltzen dituzten zaintza-teknologiei buruz sls.eff.org/

Mozilla kritikatzen mezu batzuk irakurri ditut han eta hemen, baina ez dut zer gertatu den aurkitu. Zer egiten dute oraingoan? 😔

Bingen (r)en bultzada

BBCren tamainako komunikabide batek Mastodoni buruz hau esatea garrantzitsua iruditzen zait, are gehiago "hemen inor ez dagoela" kontuan hartuta.

"Parte-hartze maila benetan pozgarriak izan ditugu [...] Mastodonen. Argitalpen baliokide batzuetarako, X/Twitterrekin alderatuta, Mastodonek parte-hartze zifra nabarmen handiagoak dituela ikusi dugu, bereziki plataformen tamaina erlatiboak kontuan hartuta. Hori, neurri batean, Mastodonen kulturari zor zaiola uste dugu [...]" bbc.co.uk/rd/blog/2024-02-exte

Bingen (r)en bultzada

Emateu iruzurgile batzuk ne telefono zenbakia lortuutela: lehengo astian Brasileko zenbakidun Minnie Dyer-ek eskeñi zian galantki lan izugarri ezin hobe bat ta jarraian Erresuma Batuko Stevenek hitzein zian, esanez noiz in nezaken formazioa. Nik borondate on guztia jarri banion ere, hitzeiteai utzi zian. Auskalo, bakizute, broker entrepreneur hoiek.

#IruzurgileekinJolasean

@izarobasurko
Ba nahi gabe edo, zure kontutik horrelako bi mezu bultzatu dituzu azken egunetan 😅 Denbora lerroan ikusi nituen, eta oraindik zure perfilean agertzen zaizkit

@mgoiogana
@urtzai @erralin @zital @Ionliz @desertorea @ekaitz_zarraga Octoprint librea da bai! Software puska, bide batez. Duela urte batzuk 3D inprimagailuekin ibiltzen nintzenean jarri nuen. Azkenean ez nuen asko erabili, baina oroitzapen ona dut. Eskerrik asko itzultzeagatik!

Transifexek software libreko proiektu batzuei dohanik eskaintzen die zerbitzua. Eta horregatik erabiltzen dute zenbait proiektutan...Gainera esango nuke modan jarri zenean ez zegoela alternatiba librerik.

@urtzai
@erralin @mgoiogana @zital @Ionliz @desertorea @ekaitz_zarraga Hori da. Game Erauntsiko proiektu batean webgunea scrapeatu behar izan genuen denak deskargatzeko 😆

Bueno, scrapeatu baino frontendak erabiltzen duen APIa simulatu genuen...

@urtzai
@mgoiogana @zital @Ionliz @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga

Horretaz gain, oker ez banago, @zital​en itzultzaileak po fitxategiak onartzen ditu (ezta zital?). Zerbait puntualerako bada, agian errazagoa Weblate instantzia bat martxan jartzea baino. Beti ere Transifexen Urtzik aipatzen dituen baimenak badituzu.

@zital
@Ionliz @urtzai @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga Bai! Esan bezala, lerro gutxi batzuk besterik ez dira. Magia Weblatek egiten du.

Ganorazko nonbaitera igo bitartean hemen duzu:
pastebin.com/E9qqEkMb

@Haltzadia
@Tolosa Ba nik ez dut horrela ikusten. Ekoiztetxea espainola da, beraz ez da harritzeko telesaila gazteleraz grabatzea. Ez dut gaizki ikusten kanpoko enpresa batek euskarazko liburu baten eskubideak erosi eta beren hizkuntzan sortzea. Beraz, euskaraz ere izatea bada garaipena nire ustez.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea