Ikusezina deitzen diote baina hor dago, eta nabigazioko keinu bakoitzak eragina du, https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2021-10-30-07-00/hemeroteca_articles/ikusezina-deitzen-diote-baina-hor-dago-eta-nabigazioko-keinu-bakoitzak-eragina-du
#KarbonoAztarna
Atzoko 5G ezarpenaren kontrako hitzaldia primeran joan zen. Hitzaldia bukatu nuenean pertsona bat hurbildu zitzaidan eskerrak ematera: Esan zidan 5Garen aurkako borrokan bakarrik sentitzen zela, bere ingurukoek osasunari garrantzi osoa ematen ziotelako eta nirekin bat zetorrela adierazi nuenean ez dagoela ebidentziarik osasunagatik larritzeko.
Eta horrek ikaragarri poztu ninduen.
(🥰 Izturitze eta inguruak ederrak dira!)
Donostiako Eureka zientzia museoa itxiko omen dute.
Txikitan hiruzpalau aldiz egondakoa naiz, eta gogoan dut oso ondo pasatzen nuela. Oker ez banago Betizu klubekooi urtero bidaltzen ziguten sarrera bat urtebetze opari.
@aldatsa @galaipa Nik Simon Singh-en liburu guztiak irakurri ditut (https://en.wikipedia.org/wiki/Simon_Singh#Publications) eta denak asko disfrutatu: Fermat's Last Theorem, Kodeen liburua, Big Bang, Sendabide ala iruzurbide? Medikuntza alternatiboa proban eta The Simpsons and Their Mathematical Secrets
Trump-en sare sozial berria Mastodonen oinarritua dagoenez lizentzia bete eta iturburu kodea askatzeko eskatu diete garatzaileek
https://blog.joinmastodon.org/2021/10/trumps-new-social-media-platform-found-using-mastodon-code/
@argia @iametza @aldatsa @gorka_bm Argiarako ideia bat: New New York Times botak egiten duena Argiaren eta Zeruko Argiaren artxiboarekin egitea.
https://mobile.twitter.com/NYT_first_said
Aldizkarian bertan artikulu batzuk ere agian idatz litezke (nik irakurriko nituzke!) gai hauei buruz: orain arruntak diren baina berandura arte erabili ez zirenak (klikatu? saretu?), testuinguru batean jaioak (konspiranoia?), agertu ez direnak (ikuzi?), pandemia, kalimotxo, zurito, transexual, Jaungoiko, euzkadi, Kuba...
Elhuyarren "Kodeen liburua" bukatu berri. Eleberrietara ohituta uste baino denbora gehiago behar izan dut irakurtzeko, baina asko disfrutatu eta ikasi dut.
Gehien pentsarazi didana izan da kriptografiaren historian ordenagailuak azken atal txiki bat besterik ez direla, askoz lehenagotik datorrela dena.
Zenbait atalek unibertsitateko irakasle on bat ekarri didate gogora, eta ausartuko nintzateke apostu egitera liburu honetan oinarritu dituela bere zein bat klase.
Oraintxe konturatu gara 2018ko urriak 25ean sortu genuela @admin kontu hau. Beste modu batera esanda, atzo 3 urte bete zituen https://mastodon.eus instantziak! 🎉 🍾 🎉
https://mastodon.eus/api/v1/accounts/1
Aurtengo Jokotekniarako desiatzen nago.
Oraingian gai nagusia hizkuntza minorizatuak izango dira, eta "bretoierak, irlanderak, galesak, galegoak, katalanak eta nola ez, euskarak bideo-jokoen munduan bizi duten egoerari buruz mintzatuko dira hizlariak".
Ez galdu, azaroaren 6an Game Erauntsiko Twich kanalean!
Begira argazki hauek. Fukushima da. Gizakiek alde egin zutenetik 10 urte igaro dira. #kolapsoa
AGPL lizentzia sortzen parte hartu zuenetako batek Trumpen taldeak Mastodonen kodea erabiliz sortu duen sare sozialari buruz: "30 egun dituzte lizentzia urraketa konpontzeko. Bestela softwarearen (Mastodonen) gaineko eskubidea behin betiko galduko dute".
https://sfconservancy.org/blog/2021/oct/21/trump-groups-violates-affero-gpl/
Lagun onek ez liekete Windows erabiltzen utzi behar lagunei https://www.sarean.eus/lagun-onek-ez-liekete-windows-erabiltzen-utzi-behar-lagunei/
Goienerrek bezala, Som Energiak kapital sozialera borondatezko ekarpenak egiteko eskatu du.
Japoniako sumendi baten erupzioak azaleratu egin ditu Bigarren Mundu Gerrako zenbait itsasontzi | Mundua | Berria
Sekula halakorik!
Programatzailea eta bideojokalaria.