Euskara eta bideojokoak irrati uhinetara eramaten dituen Game Erauntsia irratsaioaren 3. denboraldia abian da
https://gamerauntsia.eus/bloga/game-erauntsia-irratsaioa-3-denboraldia/
Gomendio eske natorkizue:
Azken asteotan ezkerreko eskumuturrean min arin bat sentitzen hasia naiz eta ordenagailuaren teklatuaren eta saguaren eraginez izango dela suposatzen dut. Atzo lagun batek aipatu zidan berak hobekuntza handia sumatu zuela teklatu (bitan banatua) eta sagu (boladuna) ergonomikoa erosi zituenean. Baten batek erabiltzen du horrelako periferikorik? Merezi du horrelako baten inbertitzea ala plazeboa da? Gomendiorik (hobe haririk gabekoa balitz)?
Asimoven 'Gods themselves' liburuan euskarari aipamen bat egiten zaio. Liburuan, estralurtarrekin komunikatzeko haien hizkuntza ebazten saiatzen da munduko hizkuntzalari entzutetsuena, euskara eta etruriera (eleberriko fikzioan) familia bereko hizkuntzak direla argitu zuena, hain zuzen.
#euskeriak eta #ZiFi
#Carrefour. Egin nik esaten dudana ez nik egiten dudana.
https://www.carrefour.es/responsabilidad-social-corporativa/mas-info/antidespilfarro/
Bai astelehenean eta bai gaur Erresuma Batuetako erregina zenari buruzko galderak orainaldian #Mihiluze n 😆
🎮📻Naiz Irratiko #GEIrratsaioaren hutsunea igarri duzu? Lasai, bueltan da eta: bihar hasiko gara 3. denboraldiko lehen atalarekin Game Erauntsiaren Twitch kanalean!
Aldaketekin gatoz, gainera. Saioak astero entzun ahalko dituzu denboraldi honetan!
#Mihiluze ikusteko gogoz. Estreinaldia 10 min barru!
Aspaldiko partez film bat #ETB1n: #AupaEtxebeste. Gusto baduzue, oraintxe hasi da.
Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa euskaraz.
Disco Elysium euskaraz aldarria gaur Berrian! Bazen garaia komunikabide nagusiek bideojokoek aisialdiari egiten dioten ekarpena literatura edo zinemaren mailako kultura alortzat hartzea. Eta haien lokalizazioari kolpe, behingoz! https://www.berria.eus/paperekoa/2058/016/002/2022-08-11/disco-elysium-euskaraz.htm
Gogoratzen dudan azkenak honen antzeko zerbait zioen: "Martxa honetan pankartak erdaraz egin beharko ditugu"
Pentsatzen dut erdaraz idatzi baino nahiago izan dutela txuri utzi.
Programatzailea eta bideojokalaria.