Baina bestetik, iraganarekin loturak ez nau konbentzitu. Mary Wollstonecraften bizitzaren kontakizuna astuna iruditu zait. Batzuetan sentsazioa izan dut historia liburu bat irakurtzen ari nintzela. Horrenbeste urte, leku, izen... ez naiz haria jarraitzeko gai izan. Azkenean diagonalean irakurri ditut pasarte horiek, eta ez naiz ondo enteratu bere bizitzaz. Istorio nagusarekin loturarik ere ez dut identifikatu.
Dena den, aitortzen dut irakurketa errez zalea naizela.
Egun bateko atzerapenarekin, baina bukatu dut #BerrizZentauro irakurtzen. Sentsazio gazi-gozoarekin geratu naiz.
Alde batetik, etorkizunean (liburuan orainaldian) gertatutako kontakizunak gustatu zaizkit. Teknologiak hartuko dituen bideak imaginatzen disfrutatzen dut, eta ideia interesgarriak planteatzen ditu liburuan. Protagonistaren arlo pertsonala ere (harremanak, familia, lana, kezkak etab) ere gustatu zait eta berarekin konektatzea lortu dut.
1/2
#BerrizZentauro 4/4
Jakinduria komunala zer (ez) den:
"Brainstorming bat imajinatzeko kapaza da (hala egiten dute lan enpresan ere, noski), zeinetan denek botatzen duten momentuko burutazioa, eta, azkenean, teklatuaren jabe denak nahi duena idazten duen. Plural maiestatikoa erabiltzen da gero, eta listo."
Grazia egin dit, agian behin baino gehiagotan ikustea egokitu zaidalako 😉
🦍🎥Donkey Kong Country: Tropical Freezen bideoanalisia, minutu batean!
Retro Studios|en azken bideojokoa sekulakoa da guretzat, eta berarekin zerbait berezia egitea erabaki dugu.
Adoberen DRM bidez "babestutako" liburuak deskargatu eta askatzeko bi Calibre plugin aurkitu ditut: ACSM Input eta DeDRM_tools
Uste baino errazagoa izan da. Beraz, hemendik aurrera liburu gehiago irakurri ahalko ditut ebookean. Adibidez Elkarrenak. Susa eta Ereinek DRM gabe saltzen dituzte.
Honek DRMaren erabileraren konplize egiten nau (nahiz eta gero kendu), baina paperean gutxienez bikoitza balio dute.
Jon Arretxe elkarrizketa dute @guaixen. Hainbat kontu aipatzen ditu: #LyricaGaraia, Toure protagonista duen bederatzigarren liburua, Bilboko San Frantzisko auzoa...
San Frantziskon "sakon-sakonean dagoen arazoa pobrezia da; bazterkeria. Hori ez da konpontzen ez kamera hobeagoak eta sofistikatuagoak ipiniz, ez polizia eramanez ordu jakin batzuetan."
https://guaixe.eus/arbizu/1673293141375-tourek-ikusten-duena-ikusten-dut-bere-ikuspuntutik
Kaixo lagunak! 👋
Garazi eta Lio gara, Baionako Bernat etxepareko LH Merkataritza saileko ikasleak.
Irabazi asmorik gabeko ikasle kooperatiba bat sortu dugu.
Bota nahi zituzten ordenagailuak berpiztea eta lehen mailako ikastolen haurrei eskaintzea dugu xedetzat.
Mundu hobe bat eraikitzeko jaio gara:
- Aztarna ekologikoa eta soziala murriztuz
- Software librea bultzatuz
Urtea hasteko, artikulu pospandemiko latza. https://www.naiz.eus/eu/iritzia/articulos/3-780-metro
Hau #damolat . Garai baten, irrati komertzialak jentian gustoko gauzak emititzen ez zittuanez, irrati piratak sortu ziran. TB zaborran aurrian, TB pirata?? https://sustatu.eus/1672487338
@urtzai @jonan_gallas @euwikipedia Bilaketa firefoxen eginda, lehen hitza euskaraz instalatuta, duckduckgo-n, Maialen Lujanbio. Aurreneko emaitza wikipedia gaztelania, bigarrena ingelesez, hirugarrena euskaraz. Soluziorik?
Hemen ez dakit nortzuk erabiltzen duzuen Torrent, baina jakin dezazuen, ez duzuela zertan iragarkiz betetako utorrent eta bittorrent erabili. qBittorrent izeneko aplikazio oso txukun bat dago. Librea eta uTorrenten oso antzekoa.
https://www.qbittorrent.org/download.php
Webgunea pixkat itsusia da, baina bueno, programa ez.
🏆🎮100 pertsonak baino gehiagok bozkatu dute dagoeneko Game Erauntsia Sarietan!
Halere, momentuz ez dago irabazle argirik. Zuk ere bozka dezakezu: sartu esteka honetan eta bete galdetegia!
Opariak zozkatzen gabiltza, gainera👇
https://lainoa.gamerauntsia.eus/index.php/apps/forms/s/g7pX7WgS3pCzikZnf6gcLoay
#BarGloria bukatuta. Istorioaren denbora lerroan tarteka galdu egin naiz, eta atzera eta aurrera ibili behar izan naiz haria jarraitzeko. Dena dela, gustatu zait eta gustora irakurri dut.
Programatzailea eta bideojokalaria.