Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.
Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.
Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.
Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! π€£
Pixka bat kosta zait, baina engantxatu nau #Ilunpekozelatariaβk. A ze tentsioa irakurri dudan azken kapituluan (erdia edo daramat). Aspaldi da horrelakorik sentitzen ez dudala irakurketan. Ia geratzen zaidanean ere horrelako gehiago dauden, ze asko gustatu zait!
Atzo etxean nituen guztiak batu nituen afera batendako, hementxe dira π
Batzuk ez ditut erabili ere egin, beste batzuk erabili gabe daude baina stocka direlako π
Inork galderarik badu bota lasai.
'Simpsondarrak' filma bere kabuz bikoiztu du gazte donostiar batek, ahots guztiak berak eginda
πππππ
https://www.berria.eus/albisteak/225518/simpsondarrak-filma-bere-kabuz-bikoiztu-du-gazte-donostiar-batek-ahots-guztiak-berak-eginda.htm
#GDevelop, jokoak sortzeko tresna librea, doakoa eta erabilerraza:
https://gdevelop.io/
Jokoak sortzeko ez da programatu behar (nahi izanez gero JavaScriptekin hedatu badaiteke ere) eta sortutako jokoak plataforma anitzetan dabiltza.
Ez dut jokoak sortzeko aplikazioa probatu baina probako jokoak jostagarriak dira. @gamerauntsia
Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
π₯ π₯ π₯
β Gustatu zait hasieratik.
Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... π bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.
π¦ Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.
Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.
Guk ere oraintxe ikusi dugu #Irati filma eta asko gustatu zaigu. Munduko kalitate oneko filmen mailan dago!
Zorionak lantalde osoari, bereziki Paul Urkijori.
Haserre nengoen azpitituluen kontuarekin, baina ez digute traba handirik egin.
Gaur bukatu dut #SuakErrekoEzBalu liburua, @barberenea k idatzia. Gustura irakurri dut.
Eleberri beltza, Aezkoan kokatua. Ni nahiko hasieratik engantxatu ninduen; istorioak intriga dauka eta lekuak, paisaiak, pertsonaiak... oso ondo girotuta dago.
Epilogoak bukaera borobildu egiten du gainera.
Orain martxoko erronkari helduko diogu!
@elegose
Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra iruditu zait #SuakErrekoEzBalu
Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.
β Gidabaimena ateratzea, aparkatuta
ππ» Lehen, gazteek 18 urte bete orduko ateratzen zuten gidabaimena.
ππ» Joera aldatzen ari da, ordea, hirietan bereziki.
https://www.berria.eus/paperekoa/1876/038/001/2023-02-25/gidabaimena-ateratzea-aparkatuta.htm
Asko gustatu zait #SuakErrekoEzBaluβ.
Anbientazioa, lekuak, pertsonaiak, kritika soziala... bete-betean sartu naiz istorioan.
Tarteka Toure sasi detektibea ekarri dit gogora. Baita Agatha Christieren batzuk ere.
Arrasateri buruzko erreferentziek pixkat nostalgiko jarri naute batzutan (bertan bizi nintzen ikasi bitartean).
Gustora irakurriko nituzke Ainhoa (eta Joxe) kasu gehiago ikertzen.
Zinemara joateari uzten badiogu bakarrik euskarazko pelikulak gaztelerazko azpitituluekin direnean (eta ez pelikulak gazteleraz botatzen dituztenean), eta gainera kexua ez badugu behar bezala bideratzen (twiter eta mastodon ez dira aukera balekoak), galtzen aterako direnak euskarazko pelikulak pantailara ekarri nahi dituzten zuzendariak izango direla uste dut.
π πͺ Egun berezia gaurkoa Game Erauntsiarentzat!
Pharaoh: A New Era berregitea argitaratu da jada... gure @Xipiryon|ek garatutako bideojokoa! @tokikostudio izenarekin ere aurki dezakezue Mastodonen; jarrai ezazue, hortaz!
Aupa zu, Louis!
https://store.steampowered.com/app/1351080/Pharaoh_A_New_Era/
2017ko otsailetik izan dut lagun batzuekin Netflixen kontu partekatua. Egin duten politika aldaketarikin ixtea tokatuko zaigu.
Ez daukat gehiago (ze Netflixen komunikatuan kontrakoa dirudien arren kontu partekatuak ez dira doan) ordaintzeko gogorik. Alternatibak ez dira erosoak, baina saiatuko naiz. Use dut falta sumatuko dudala π
πͺ²π₯Bigarren mikroanalisiarekin gatoz!
Oraintsu Hollow Knight euskaratu dela ospatzeko, Team Cherry|ren maisulanari buruzko minutu bakarreko kritika prestatu dugu.
Bisita itzazu Hallownest|eko lur misteriotsuak gurekin batera!
Programatzailea eta bideojokalaria.