Iruñeko Laba Sareak terraza jartzeko baimena eskuratu du azkenean 👍
https://www.berria.eus/albisteak/231432/labak-terraza-jartzeko-baimena-eskuratu-du.htm
Galdera: Euskal Herriko administrazio publiko batek Mastodonen profil bat eduki nahiko balu, egokia al litzateke mastodon.eus instantzian sortzea?
Kontuan hartuta tooten erdia edo gehiago gaztelaniaz izango liratekeela...
Aurrekoan herrian galdera/erantzun gymkana bat egiten ari ziren haur batzuek (kanpaldiren batetik egun pasa etorritakoak):
¿Hablas euskera? ¿Qué quiere decir "atob tab rekzup"?
Hasieran pentsatu nuen ez zegoela euskaraz eta adarra jo zietela. Gero alderantziz egon zitekela esan zidaten.
Antza beste norbaiti galdetu zioten lehenengo, baina ez ziren erantzunaz fido 🤣
Ingelesa lehen hizkuntzatzat ez duten ingurumen-zientzialariek ingeles-hiztunek baino
🔸% 91 denbora gehiago behar dute paper bat irakurtzeko
🔸% 51, idazteko
🔸2,6 aldiz gehiago baztertuko dute aldizkariek
🔸% 96 denbora gehiago hitzaldi bat prestatzeko
https://journals.plos.org/plosbiology/article?id=10.1371/journal.pbio.3002184
Beno, ba gaur hau pasako da @ekintaekin -en Twitch kanalean
🤔 Noiz? Gaur
🧐 Ze ordutan? 21:30
📍 Non? Twitchen @ekintaekin-en kanalean
Francisco Ibañez komikigilea hil da. Bere pertsonaia ezagunenak Mortadelo eta Filemon dira, euskaraz Pan-pin aldizkarian Txorizo eta Txistorra izenekin itzuli zirenak.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Francisco_Ib%C3%A1%C3%B1ez_Talavera
Gure aitona Mortadelo y Filemonen oso zalea zen. Logelan bere komiki mordoxka bat ditut, eta erreparatzen diedan aldiro aitona barrez algaraka datorkit gogora. Altxor txiki handiak. #ibáñez
Interneteko sare sozialen gaur egungo panorama, 10 galderatan.
https://www.teknopata.eus/2023/07/sare-sozialak-2023an-10-galdera-errazetan/
@kudea gure Mastodon bertsioa atzean geratzen ari da. Zein da eguneraketa aurreikuspena? Eskerrik asko
Laguntza behar det, orain dela gutxi arte @guaixe ren mastodon kontua automatikoki elikatzen genuen twitterretik, baina azken aldian ez det zubia egitea lortzen.
Norbaitek badaki nola egin dezakedan hau?
Eskerrik asko!
Herri Urratseko webgunean egin nuen eskaera Sevillara bidali dute🤦♂️
Sorpresa banatzaileak deitu didanean esanez XXX kalea ez duela mapan aurkitzen 😂
Erosketan gaizki sartu nuen posta-kodea, baina momentuan konturatu eta idatzi nien aldatzeko. Erantzun bazidaten ere, antza denez ez zuten ondo zuzendu jeje.
Uste dut eskaera izugarri pila jaso zutela eta atope ibili direla.
#DeitoraZaitzalaTigrisek laburra izanda ere kostatu zait irakurtzea.
Behin baino gehiagotan utzi dut etsipenez, amorruz, "Inork ez du ezer egingo?" sentsazioarekin. Beldurra ere sentitu dut batzuetan: heriotzari, injustiziei, gerrari, krudeltasunari...
Funtsean zer pentsatu eman didan liburua izan da.
Gustatu zait, baina ohera joan aurretik irakurtzeko gogorregia niretzat. Zerbait alaiagoa behar dut orain.
📢 Astelehenean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izan ginen #HezkuntzanLibrezaletik Hezkuntza legearen aurre-proiektuari proposatzen ditugun zuzenketak aurkezteko.
ℹ️ https://hezkuntza.librezale.eus/2023/06/14/hezkuntza-legea-zuzenketa-proposamenak-agerraldia/
Hezkuntzan Librezalek 25 zuzenketa egin dizkio hezkuntza lege proiektuari digitalizazioari dagokionez https://peertube.euskarabildua.eus/videos/watch/c3e0689d-4626-4895-b747-68b76dada379
Hurrengo #KonponduEzBota erronka: korrika egiteko zintari banda aldatzea. Espero dut neurketekin asmatuko genuela...
Programatzailea eta bideojokalaria.