Erakutsi berriagoak

Interesgarria oso artikulu honetan @ileturia​k ChatGPTri buruz ematen dituen azalpenak: "finean probabilitatearen araberako hitz konkatenatzaile bat da soilik: galdera baten edo uneko erantzun-zatiaren ondoren datorren hitz-sekuentzia probableena ematen du, besterik ez. Baina askotan asmatzen du, handia baita ikasteko enan zaion testu-kopurua"

Nafar Gobernuko gardentasun webgunean jolasean ANISMAren (Nafarroako 179 udal edo entitateri zerbitzu informatikoak ematen dizkion enpresa publikoa) software lizentziak erosteko urteko aurrekontua aurkitu dut 😠

Sua egiteko pastilla hauek izugarrizko txokolate usaina dute. Zati bat probatzeko gogoa ematen du 🤣

Txori handi hau agertu zaigu hilda lorategian. Ze txori da?

Buruz behera lurrean botata zegoen. Ez dirudi ezerk edo inork erasotu dionik. Gaur gauean izotza egin du. Ahul egon eta hotzez hilko zen?

Behin Mihiluzen herriko hitz bat agertuko, eta ez nuen ezagutzen. Bi hiztegitan begiratu dut eta ematen du ondoko herrikoa dela 🤨

Katixa Agirreren Berriz Zentauro eleberrian orrialdeak atzekoz aurrera nahita daude, edo nire alean bakarrik da? 😂

Bihar egun osoko gamer gela izango dugu Durangoko Azokan.

Keep Talking and Nobody Explodes-en jokatzeko eskuliburuak prest! Oso bideojoko berezia, asko gustatzen zait.

@gamerauntsia

Dirudienez zenbait ikastetxetan toolbox.academy tresna erabiltzen hasi dira haur hezkuntzan programazioa irakasteko. Demoa probatzera sartu naiz.

Mezu hau zuzentzen ez badute aurrekontu handia beharko dute gailuak ordezteko 🤣

Renfeko makinetan bidaia txartelak erosteko aditua izan behar zara.

Altsasuko autobus geltokian tren ordutegien kartela eskuz idatzita.

Ofiziala ote? Ordenagailua matxuratuko zitzaien?

Gure herriko jaietako euskararen aldeko aurtengo pankarta.

Asteburu honetan Berlinen izan naiz konferentzian lankideekin. Itzela izan da, baina konferentzia baino, bukatakoan gertatutako anekdota batekin nator.

Taberna batean sartu, eta musika ezaguna egiten zitzaigun, baina ez ginen ahotsak ulertzeko gai. Zerbitzariari galdegin, eta Arrasateko Rebel Noise taldea zela esan zigun 😂

Euskal musikarekin jarraiatu zuten. Gu egon ginen denboran behintzat.

Batzuetan Fedilabek gauza xelebreak egiten dizkit 😂

@inigoortega eta @Jngorria ren tootak elkartu dira.

Etxeko telebista noizean behin bere kabuz piztu eta software eguneraketarik duen begira hasten da. Ez da telebista adimendua, eta ez dauka Internetarako konexiorik. Ez dut ulertzen zer eta zergatik egiten duen 🤷‍♂️

Sistema erori eta disimulatu nahi duzunean... 😂

Programatua izan balitz aurrez abisatuko zuten... Informatika ez da perfektua, sistema onenak ere erortzen dira, ez dago ezkutatu beharrik!

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea