@desertorea @aldatsa @joxe @jon @kilkerra @txikillana @porru @euskaljakintza
VVV [Trippin’you] is a neo-bakala Madrid trio that was born to worship the cold, noise, modernity and parking lots. An end, which finds the balance between generational darkness and the desire to dance on the floor.
Orain "neo-bakala"k zer esan nahi duen jakitea falta zaigu 🙃
@gorka_bm Nire kasuan, aitzakia bezala esan dezaket gure herrian ez dagoela liburu dendarik, eta gertuen dagoena ez daukadala horren eroso. Baina aitzakiak azken finean...
@jogerka
Bai, horretan arrazoi duzu! Zenbait kasutarako oso baliagarria izan daiteke. Ekologia ere izan liteke arrazoi bat, nahiz eta horretaz ez nagoen oso seguru.
Nire aurreko mezua berriro irakurrita, agian ematen du tonu "zakarra" duela, baina ez zen nire asmoa! Artikuluan inbertsioaren amortizazio ekonomikoaz hitz egiten da, eta hortik nire iruzkina.
@txopi
@jon @aldatsa @porru @desertorea
Baina ekintzaren sinbologia aipagarria da. Besteei kaka botatzen badiezu edo besteak kakinarazten badituzu, haien kakak zure aurpegia zikin dezakeela ongi adierazten du.
Horrez gain, logistikak nau kezkatzen. Tuper batean ekarri zukeen?
Bide batez, aste honetan #Sonic Kirikinoaren #bideojokoa lortu dut, baina ez #Segaren Mega Drive bertsioa, Master System-erako egin zutena baizik, 8-bitekoa. Hori izan zen nire lehenengo jokoa; #Retropie eta #OpenEmuri esker ari naiz gozatzen berriro. Ez dago 30. urteurrena ospatzeko modu hoberik! https://en.wikipedia.org/wiki/Sonic_the_Hedgehog_(8-bit_video_game)
@txopi
@jogerka @fanta Katxarro polita bai, baina mugikorra kargatzeko bakarrik ez dut uste errentagarria denik inondik inora ere. Ez dakit nola kalkulatu duen urtean 20€ direla, baina nik uste pixkat (asko) pasa dela... 😂 Artikulu honek adibidez 1.5€ aipatzen du:
https://www.xataka.com/moviles/cuanto-dinero-cuesta-realmente-cargar-smartphone
@gorka_bm
Lege interesgarria. Nik beti erosten ditut online, eta egia da askotan min egiten duela bidalketa ordaintzeak. Baina onartzen dut horrela izan behar duela.
Dena den, azkenaldian nabaritu dut zenbait dendatan (Katakraken adibidez) bidalketa arrunta kendu, eta azkarra bakarrik eskaintzen dutela (garestiagoa dena noski). Normalean beti erosten ditut denboraz, beraz ez dut ulertzen zergatik erabaki hori.
Ez du mundua aldatuko, baina ildo honetako neurriren batek Hego Euskal Herrian ere mesedea egingo lieke liburu-denda txikiei https://www.argia.eus/albistea/amazonen-estrategiari-aurre-egin-eta-liburu-denda-txikiak-lagundu-nahi-dituen-frantziako-lege-berria
@desertorea
@inigoortega
😂 Zoritxarrez dagoeneko bi email bidali dizkigute erreklamatzen. Bigarrenean jasotakoarekin argazkia eskatu digute! Ez dira jendearen fede ona fidatzen jajaja.
@inigoortega
@desertorea
Ez dakit Dabidek zer zuen buruan, baina hori ez da batere ideia txarra!
Kaxa ireki nahi ez dudalako, baina bestela behintzat sartuko nioke eskuorriren bat 😂
@inigoortega
Askotan esan dizudan bezala, arazo teknikoekin edo gabe, pasa zaitez Izarkomera 😉
Nire ustez software librea bezalakoa da. Besteek baino hobe funtzionatzen du? Niri primeran dabilkit, baina ez du zertan. Hobea da? Bai, askoz.
@galaipa
Hori da, itxura guztia dauka arazoren bat eduki dutela baina ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatu dute. Ez da komunikazio jarduera egokia ene ustez...
@txopi
@inigoortega
Bai, bat nator diozunarekin.
@txopi
@inigoortega
Aurreko batean hortaz galdegin zioten (.org edo .net proposatu zizkiotela uste dut), eta esan zuen bere proiektua gazteleraz zela argi geratzeko aukeratu zuela .es (edo horrelako zerbait). Saiatu naiz mezua aurkitzen baina asko idazten du 😂
@inigoortega
Hemen azaldu dituzte arrazoiak:
https://blog.nobigtech.es/blog/nos-unimos-a-la-moda-del-cambio-de-nombre
@inigoortega
Laster Youtuben ikusi ahalko dituzu nahi izanez gero 😉
Azoka horretara Batxilergoan geundela eraman gintuzten. Baina geologia ikasleentzat zegoen zuzenduta, eta teknologia ikasten genuenok denbora pasan baino ez ginen ibili. Dena den, gogoan dut geoko lagun batek asko disfrutatu zuela.
@porru
Bai! Dena den, lehenengo pertsonan hitz egin dut, baina egiari zor nik ezer gutxi egin dut 😅 Elkarteko beste kide batzuk aritu dira luze prestatzen eta lan bikaina egin dute!
Programatzailea eta bideojokalaria.