Erakutsi berriagoak

@joxe @AVU_Osoro Ulertzen zaitut bai... zail jartzen digute.

Ez dakit arazoa den inprimagailu berriak merkeegiak direla (gero kontsumibleekin negozioa egiteko). Edo piezak garesti jartzen dituztela inork ez konpontzeko. Edo agian bietatik pixka bat...

Animo!

@joxe
@AVU_Osoro Gerora beste arazo batengatik plaka basea aldatu nion. Aliexpressen merke-merke erosita. Agian beste aukera bat da "kontagailua" berriro zeroan jartzeko 🙈

@joxe
@AVU_Osoro Niri behin antzeko zerbait gertatu zitzaidan. Egun batetik bestera tonerra detektatzen ez zuela esaten hasi zen. Samsung etxekoa nire kasuan.

Firmwarea aldatuta lortu nuen berriro martxan jartzea. Baina firmware fitxategiak etab lortzea, buff. Azkenean ausartu nintzen, baina beldur nintzen birusen bat sartuko nuela 😂 oso itxura txarreko webguneak...

Bingen (r)en bultzada

@abaraska
Amigoo, originala. Nire kuriositatea behintzat piztu duzue jeje.

Bingen (r)en bultzada

@galaipa liburuak amua ziren, jendeak galdetzeko eta Paperjalen horrelakoak baloratu, kritikatu, gomendatu... daitezkeela adierazteko.

Askok uste zuten salgai geneuzkala, baina gehienek ulertu dute interneteko sare soziala zela erakutsi nahi genuena 🤞😂

@abaraska
Ze liburu dituzue mahaian? Fedibertsoarekin loturarik dute?

Bingen (r)en bultzada

Dena prest Euskaltzaleen Topagunean gure proiektuaren berri emateko!

Berako institutuaren alboan, 11:00-15:00 artean egongo gara. Hurbildu kaixo esatera!

@gontxatorre
@urtzai Irakurtzen hasi aurretik jakin nuen nik horrela zegoela idatzita. Bestela ez dakit zer pentsatuko nukeen 😅

@gontxatorre
Apropos dago eginda. Jatorrizkoan ere horrela omen da.

Kate honetan itzultzailearen azalpena: mastodon.eus/@julengabiria/109

Bingen (r)en bultzada

Pirritx eta Porrotxen autobus bat Urduñako tiobibotan. Zer esan nahi ote zuen "Izozkia Gizon" margotu zuenak?? 🤯

@txikillana
Arretaz irakurriko dut artikulua. Orain urte gutxi batzuk denboraldi (luze) batez oso gaizki pasatu nuen. Egunero tripako minez, beti komunean...Azkenean jateari utzi eta pisu dezente ere galdu. Medikutan hasi, eta ezer ez, proba denak ondo. Konfinamendua iritsi, eta etxean komunetik gertu egongo nintzelako pozik. Medikuak esnekiak ote diren. Horiek utzi, eta hobeto. Azukrea eta gauza koipetsuak utzi, eta hobeto.

Orain nahiko ondo, baina jaten dudanarekin kontuz, batzutan beldurrez.

Oraindik ez dut apirileko liburua irakurri 😅 Irakurketari ematen diodan denbora telesailengatik aldatu dut. Zikloka funtzionatzen dut, itzuliko naiz.

Bingen (r)en bultzada

Badakizu zer den energia-komunitate bat? Oierrek laburki azaltzen du #SakanaGaratzen​ek Twitterren argitaratutako bideo honetan.
labur.eus/tSbqu

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

📍 🔲 Antimineren proposamenak @miren harrapatu ondoren, hau euskaratzeari ekin dio zaleak.

Ekin, eta bukatu: Android|erako doako kode irekiko dragamina jokoa gure hizkuntzan goza dezakegu dagoeneko!

#Bideojokoak #Antimine #Euskara

gamerauntsia.eus/bloga/antimin

Tabernan, bezero batek lanean ari zen banatzaile bati: "un machupichu que habla vasco!!". Tabernariak errieta egin dio, noski.

Aurreko batean esan zuen "hijo y hermano del cuerpo" zela. Enfin...

Bingen (r)en bultzada

Jardunaldi bat ari gara antolatzen maiatzaren 20rako, Fedibertsoari buruz! :fedibertsoa:

Kataluniako eta bertako hizlariak, Fedibertsoaren 15 urteko historiaren berri eman, komunikabideak eta fedibertsoari buruz, saio praktiko informala ere bai...

Maiatzak 20, Oreretan, 9:30etatik aurrera. Animatuko zara? Mastodoneko kideontzat bereziki interesgarria, kafe orduan elkar desbirtualiza dezagun!

Datorren astean zehar zabalduko ditugu egitaraua eta izen-emateko formulario bat.

Asteburu on!! 😘

@ekaitz_zarraga
Pozten naiz hau irakurtzeaz 😁 Behin unibertsitateko proiektu batean erabiltzea tokatu zitzaidan, eta gogoan dut erotu nintzela dokumentazioan gora eta behera. Baldar sentitu nintzen, baina beharbada arazoa ez nintzen ni (bakarrik) jeje

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea