@hackituria
Keepass C#en dago idatzita, eta Microsoften .Net framework pribatiboa behar du exekutatzeko. Beraz esan daiteke KeepassXC libreagoa dela. Uste dut "mono"-rekin ere badabilela, baina bueno.
Niri horrela saldu zidaten bien artean aukeratzea tokatu zitzaidanean. Orain KeepassXC erabiltzaile zoriontsua naiz jeje
@mikelgs
@theklan @AVU_Osoro Guk ere etxe trukaketa asko egin ditugu. Azken urtetan ez, baina beste arrazoi batzuengatik. Eta oso oso gomendagarria.
Gure kasuan Intervac plataformaren bidez.
💜 🎮 Martxoaren 8an bideojokoetan lan egiten duten Euskal Herriko emakume sortzaileek horren maite dugun zaletasun eta mundu honi egindako ekarpenak plazaratu gura ditu.
Erreportaje berezia irakur dezakezue Game Erauntsian!
#Bideojokoak #EmakumeenNazioartekoEguna #M8
https://gamerauntsia.eus/bloga/euskal-emakume-sortzaileak-erreportajea/
📢 Bihar goizean "Numeriko iraunkorraren" eguna antolatu dugu Estitxu Robles kolegioaren eta Etxepare lizeoaren artean.
👉 LH merkataritza saileko bi ikaslek @ilargikoop proiektua aurkeztuko diete 3. mailako 50 ikasleri.
👉 Aldi berean, ikasleek eskolagorriak ireki eta SSDak eta RAM txartelak ezartzen ikasiko dute. Azkenik, #TxikilinuxXiLaBa sistemaren instalazioa burutuko dute.
Prest gaude!!!!!
#EkintzailetzaKooperatiboa
#NumerikoIraunkorra
#BurujabetzaDigitala
#SoftwareLibreaEuskaraz
@XabierSoto
@desertorea Amigo, ulertuta orain amaierakoa 🤔
@desertorea
Zinematik atera berri, eta fedibertsoan pelikulari buruzko iritzi bila.
Nik ere ezer gutxi ulertu dut. Eta bukaerak jokoz kanpo utzi nau 😅
@CorioPsicologia
@Gailetagilearen_Alaba Kuriositatea piztu didazue, eta pixka bat ikertu dut. Antza erlijio adarraren arabera hamar aginduen ordena aldatzen da. "Ez duzu erailko" protestanteentzat seigarrena omen da, eta katolikoentzat bostgarrena. Izenburua itzuli baino lokalizatu egin dute beraz.
Aurreko batean telesaila ikustekotan egon nintzen, baina azkenean beste batekin hasi nintzen. Kritika onak irakurri ditut, ia ikusten dudan.
@xabi
Horixe bera. Eta duela urte batzuetatik Microsoftena da gainera 🫢
Batzuetan borroka batzuk aparkatuta utzi behar dira beste batzuen mesedetan. Nire ustez behintzat.
Dena dela, ez begiratu bideojokoei software arruntaren betaurrekoekin.
@xabi
Asteazkenean zenuen hankak gehiegi mugitu gabe Korrikan korrika egiteko aukera 😉🤣
https://gamerauntsia.eus/bloga/korrika-birtuala-2024-kronika/
@nikolardii@mastodon.eus
@inigoortega Ei aizu. Paliza JASO duzula esatea ondo dago. Paliza EMAN duzula ez horrenbeste. 🤣🤪
@izarobasurko
@desertorea Thunderbiden mezuak automatikoki ezabatzeko aukera asko maite dut.
@desertorea
Niri ere berehala betetze zitzaidan mahaigaina. Garbitasunaren izenean erabaki nuen mahaigainean ezer gehiago ez gordetzea eta aukera desaktibatzea. Beraz beti garbi-garbi daukat.
Baina gero zaborra deskargen karpetan gordetzen hasi nintzen 🤣 Deskargatua izan edo ez, han gordetzen ditut lehen mahagainean nituen gauzak. Zaborra lekuz mugitu besterik ez dut egin beraz jaja.
Ia hartzen dudan garbiketarako denbora. Beharra badu eta. Disko gogorra betetzera itxaron gabe...
@AVU_Osoro
Baina zein da helburua? Zer egin nahi dute iris datu-basearekin? Han eta hemen gauzak irakurri ditut baina ez dut askorik ulertu.
Kaixo peña! Rolariak elkartetik, gure web orria hobetzeko lanen artean Euskadiko rol elkarteen errolda (hots, "erROLda") sortzen gabilz. Horretarako, zuon laguntza eskatzen dugu. Sartu www.rolariak.eus/biltegia/errolda helbidean eta ezagutzen duzuen rol elkarteren bat faltan botatzen baduzue, idatz iezaguzue rolariak@gmail.com helbidera falta hori zuzentzeko. Mezua zabaltzen badiguzue, are hobeto! ❤️
@inigoortega
@nikolardii@mastodon.eus Hemen Minecrafteko minijokotan galtzeagatik pikatu den norbait 😜
🏃🏼♀️🌐🏃#Korrika birtuala bihar iritsiko da!
18:30ean Minecraft|eko korrika.gamerauntsia.eus zerbitzarian euskara bideojokoetan zein sarean zabaltzeari ekingo diogu!
Zuk ere parte har dezakezu, etorri gurekin!
@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Ia bai! Ni positibo nago. Baina egia da ziurrenik Meta eta gainerakoek aurkituko dutela bidea hoi ere kakazteko...
@joxe
@anagalarraga1 @porru @Izarrarte Bueno, email hornitzaile burujabe/libre batetik gmail kontu batera email bat bidaltzean bezala, ez?
Whatsappeko norbaitekin hitz egiten baduzu Metak datuak jasoko ditu ziur, baina bestela ere bai?
Galdera zintzoak, egia esateko ez dakit teknikoki nola izango den.
Programatzailea eta bideojokalaria.