Erakutsi berriagoak

@porru @txopi @mikelgs @xezpeleta Oso kuriosoa iruditu zait proiektu bat garatu dutela segurtasun arazoa bera aprobetxatzen duena zerbitzarien konfigurazioa aldatu eta eraso gehiago ekiditeko 😂

github.com/Cybereason/Logout4S

@txopi @mikelgs @xezpeleta
Hemen arazoaren proba grafikoa Game Erauntsiko Minecraft zerbitzarian (irudiak arazoa konpontzen duen eguneraketa aplikatua aurretik eta ondoren).

Lehenengo irudian ikusi daiteke nola jokoko txatean sintaxi berezi bat erabilita zerbitzariak idatzitako interpretatu/exekutatu egiten duen. Adibidean data inprimatzen da, baina zerbitzarian kode maltzurra exekutatzea ere lor omen liteke.

@porru
Bai, bai, hori ulertu dizut. Ni mezu bideo horretaz ari nintzen.

Hau da, norbaitek zure (taldearen) izena YTn bilatuko balu behintzat mezu hori izatea benetan non bilatu jakiteko.

Baina agian ez dauka zentzurik hori bakarrik uzteak.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

@porru
Ez dakit, nik ez dut arazorik ikusten hor mantentzearekin. Azken finean ez duzu plataforma elikatzen ze benetako edukia kanpoan dago. Eta jendeari laguntzen diozu bai zure edukia bai plataforma "alternatibo" horiek ezagutzen.

Edo agian bai? Ez nago ziur

@porru
Estrategia ona iruditzen zait etsaiaren plataformak erabiltzea zure kantak non aurki daitezkeen aditzera emateko 😁

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

Botiketan "laranja zaporea" jartzen dutenak, non erosten dituzte laranjak, udal zabortegian?

@inigoortega
Hiztegitik ulertzen dut gure herrian "doministukuN" ez zaiola (edo zitzaiola) ekintzari esaten, baizik eta erantzunari. Ekintza "antuxa" omen da.

Dena den aitak esaten dit berak ez duela inoiz "doministiku" edo "doministikun" entzun. Beretzat "antuxa" da.

Galdetuko dut ze orain kuriositatea piztu didazu!

@inigoortega
Nik "jesus" esaten dut, baina gure euskalkiaren hiztegian begiratu dut eta ondorengoa dio:

Antuxak, gehienetan, bi edo hiru segituan egiten dira, eta lehenbizikoa egiten zan garaian "doministikun" esaten zen; eta bigarrena egiten zen garaian, "bakea eta osasuna"; eta hirugarrena egiten zen garaian "jainkoa deizula".

@jon
@porru
Arrazoi bai!

Hori bai, HTMLak daukan arazo bat da CSSa hain dela ahaltsua edozer egin dezakezula "div" arruntak bakarrik erabilita. Webgune askotan botoiak ere ez dira benetako html botoiak, tituluak ez dira tituluak, taulak zer esanik ez...

HTML soila esanahia galtzen ari da, eta ziurrenik horrek pantaila irakurle horien lana zailduko du. Kontuan hartzekoa web garatzaile garenontzat.

Dokumentu teknikoak idazteko LaTex edizio-lengoaia erabiltzen dut gehienetan. Gorroto dut dokumentuak itxuroso jartzeko formatuarekin borrokan ibiltzea. LaTexekin aldiz askoz errazagoa da behin txantilioi bat prest duzula.

Ba Elhuyarren "Zientzietan itsu" artikuluan ikasi dut beste abantaila handi bat duela lengoaia honek. Edukia irisgarriagoa egiten du ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat. Antza denez pantaila irakurleentzat errazagoa da formatu hori irakurtzea.

aldizkaria.elhuyar.eus/analisi

@jon @inigoortega Ez nago ziur ulertu dudan zergatik diozuen anbiguoa dela. Baina dena den, ulertzen dut emojia zein ikurra beti testuinguru baten gertatzen direla. Beraz ez dut ulermen arazorik ikusten.

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada
Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

Lagunok, Durangoko 56. azoka bihar amaituko denez, une egokia da gogoratzeko urte osoan zehar euskarazko kulturari oxigenoa ematen jarrai dezakegula, ez garela zertan azokara mugatu behar; hilero-hilero daude nobedadeak eta, normalean, liburu-denda bat dago auzo bakoitzean (edo ondokoan).

Kolosala izaten jarrai dezan.

@porru
Nire zalantza nora bota izaten da. Ontzi arinetara? Edo errefusara?

Bingen :ahobizi: (r)en bultzada

@galaipa @pospolos
Nei joku bikaina iruitze zait, sekulako biziada dakat egun hauetan. Ni jokuzale amorratua ez izanda ere, jolastu bitartean zuzenekoa in nahiko nuke, akaso euskaldunen arteko online partida bat

@inigoortega
@jon
Ikur feminista bat da. Ukabila altxatzearen antzeko zerbait baina feminismoan zentratuta (oso oker ez banabil behintzat).

Azkenaldian manifestazio eta bestelako aldarrikapen ekintza askotan ikusten da.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea