Erakutsi berriagoak

@porru
@bekereke
Denbora asko pasa ez banuen ere nire iritzz:
Alde onak:
- Aforoa kasko kopuruak markatzen du.
- Musikaz alda dezakezu aspertu ahala.
- Bestela elkartuko ez zinen jendearekin egoteko (edo behintzat denbora gehiago) aukera.
- Bolumena aldatu dezakezu
Txarrak:
- Abestu edo esaten duzuna nahi duenak entzun dezake. Ez bakarrik zure ondoan daudenek...
- Besteek abesten dutena entzun dezakezu.
- Soinuaren kalitatea oso eskasa

@porru
@bekereke alde horretatik begiratuta Porrurekin nago. Iruditzen zait jende desberdin gehiago elkartuko dela taberna horretan. Eta batzuek bestela entzungo ez luketen musika ere probatuko dutela (botoi bati eman eta listo!).

@porru
Joe, ba euskal musika bezala identifikatu nuena rockarena izango zen 🤔😅 La Polla dut gogoan adibidez (euskaraz ez baina).

Dena dela, beharbada gehien entzun nuen sintonia sagardotegiko turistez (gu tartean) nekatuta/nazkatuta zebilen neska batek egin zigun errieta izan zen 🤣 Ez genbiltzan gaiztakeritan e! Baina momentu eta leku txarra aukeratu genuen gipuzkoarrez kexatzeko.

Bingen (r)en bultzada

@galaipa @urtzai @XabierSoto @Idurre hemen hasi nintzen audioliburu edo podcast batzuk jasotzen lemmy.eus/c/audioliburuak

"Euskal gaizkileak" uste dut izena duela batek (Idurrek gomendatu dizuna) eta oso ondo dago, baten bat bikaina iruditu zitzaidan. Historiako kasu errealei mami gehiago (asmatua) jartzen dien podcast sorta da.

Nahi baduzu(e) jarraitu nire baleafunk kontua @mikelgs@baleafunk.eus eta eman kanpaitxoari. Egunen batean igoko dut zerbait igual.

@urtzai
Game Erauntsia irratsaioa ezagutzen? Hortik entzun dut oso ondo dagoela 😜🙈

Bingen (r)en bultzada

Gaur Dinamarkako norbaitek idatzi dit Whatsappera. Iruditu zait ez dela iruzurra, eta besterik gabe konfunditu dela.

Kontua da Marbellan alokatzeko pisu bila dabilela.

Gehienez hilean 1500€ ordaintzeko prest dago. Baina 1000-1300€ inguruan etxe perfektuak aurkitu omen ditu Idealistan 🤣

Total pisuen alokairuak begira ibili naiz denbora pasan. Eta a ze prezioak! Aberatsei gorrotoa++

Aurrekoan musika kaskoekin entzun behar den Hernaniko taberna berezi hortara joan ginen.

Onerako harritu ninduen gehiengo handi batek euskal musikaren kanala zuela jarrita.

Dena den, nahiko meh. Ez zitzaidan gehiegi gustatu.

Eta joaten bazarete aholku bat: kontuz kaskoak kenduta dituzten belarriluzeekin! 🤣

@txerren
@joxe @urtzai Gure aitak ere egunerokoan Ubuntu (UBports) telefonoa darabil!

Pixka bat kosta zait, baina engantxatu nau ​k. A ze tentsioa irakurri dudan azken kapituluan (erdia edo daramat). Aspaldi da horrelakorik sentitzen ez dudala irakurketan. Ia geratzen zaidanean ere horrelako gehiago dauden, ze asko gustatu zait!

@elegose

Bingen (r)en bultzada

IRITZIA | 'Auzolan, etxien lan da kanpuen lan'

🖋️ @UrdiaingoGA
➡️ labur.eus/qpthi

Bingen (r)en bultzada

#GDevelop, jokoak sortzeko tresna librea, doakoa eta erabilerraza:
gdevelop.io/

Jokoak sortzeko ez da programatu behar (nahi izanez gero JavaScriptekin hedatu badaiteke ere) eta sortutako jokoak plataforma anitzetan dabiltza.

Ez dut jokoak sortzeko aplikazioa probatu baina probako jokoak jostagarriak dira. @gamerauntsia

Botika baten prospektua irakurtzen jarri, eta ondorengoa aurkitu dut:

No tomar la dosis más alta:
- Si es de origen asiático (por ejemplo, japonés, chino, filipino, vietnamita, coreano o indio)

Pentsatzen dut arrazoi zientifikoren bat egongo dela. Baina adibideak beharrezkoak ziren? 🤨

Bingen (r)en bultzada

Gauean amaitu dut #SuakErrekoEzBalu
🔥 🔥 🔥

✅ Gustatu zait hasieratik.

Protagonista aurkezteko modu bikaina (1. kapituluan). Pertsonajeek ongi funtzionatzen dute... 😜 bigarren nobela baterako adinako jokoa ematen dutela iruditzen zait.

🎦 Kontakizunaren erritmoa, ongi: oso zinematografikoa. Azkartu behar denean azkartu; eta pausatu behar denean pausatu.

:euskalherria: Aezkoa primeran islatzen du. Hobeki ezagutzeko gogoa ematen du.

Bingen (r)en bultzada

'Nire minaren etxean' liburua hartu dut gaur. Hasi eta buka.
Zintzoki dagomendakizuet, laburra izanagatik ere emankorra baita.

@AVU_Osoro
Beraz animo mezua baino zuk deskribatzen zenuen egoeraren aurrean irakasle batzuek duten jarrerari kritika zen 🤭

Ezagutzen ez zaitudanez ezin jakin talde hortakoa zaren 😜 Zuzen banabil animo asko! Jeje

@AVU_Osoro
Agian ez da esan nahi nuena ulertu 😅 Idatzi eta gero laburtu behar izan dut 400 karakteretan sartzeko ta...

Mezuan jartzen nuena ez dut nik pentsatzen. Gure irakasle (edo agian ebaluatzaile hobeto) baten jarrera zen hori. Nire ustez okerra.

Zure kasu zehatzean sartu gabe, horrelakoak irakaslea (ere) zerbait gaizki egiten ari den seinale izaten da nire ustez. Batez ere behin da berriz errepikatzen denean.

@porru
Balio badizu, Ikus-entzunezko KOmunikazio graduari IKO esaten zaio (MUn behintzat).

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea