Bingen (r)en bultzada

RE: mastodon.eus/@euwikipedia/1158

Ea norbaitek lagundu ahal didan.

Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).

Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?

Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?

@Jokin_PA
@doublemauler @bertol Nik ere DDG erabiltzen dut, baina iruditzen zait azkenaldian asko kaxkartu dela, ez nabil batere pozik. Askotan Googlen bukatzen dut, nahiz eta hor ere nabaritzen den AA kazkaztea.

Hori bai, DDGn zuzenean euskarazko wikipedian bilatzeko "!weus bilatu-nahi-dudana" idatzi daiteke. Oso erabilgarria da zehazki wikipedian bilatu nahi duzunean.

Bingen (r)en bultzada

@zital @txerren @erral @urtzai ETBko 7 plataforma ezberdinetako eduki guztia batzeko asmoz plataforma berri bat sortu dut. Orain 8 plataforma ditugu! 😂

xezpeleta.github.io/eitbhub/

Orain aurrekoan elkarbanatu nuen trikimailu horrekin ongi litzateke html player batekin edo Kodi bidez eduki guztia eskuragarri izatea, zuzenean ikusteko eta deskargatzeko.

PD: baita ere blacklist bat jarri, El Conquis eta holakoak ezabatzeko! 😅

Bingen (r)en bultzada

Oraindik sortu gabe dago, eta ea zein bide hartzen duen, baina Doinu ari dira garatzen: musika plataforma berri bat

linktr.ee/doinu

Eskerrik asko @xezpeleta​! Lortuta! EitbONen ere badabil.

Eta eskerrik asko @txerren hona iristen laguntzeagatik.

Bingen (r)en bultzada

Primeran.eus-eko streaminga uneoro gelditzen zait. Tamalgarria da. Niri bakarrik gertatzen al zait?

EEskerrak jadanik badakidan bertako edukia ordenagailura deskargatzen eta DRM-a kentzen, nahi dudanean arazorik gabeko ikusi ahal izateko 😅

#pantailakEuskaraz #primeran

Bingen (r)en bultzada

@joxe @galaipa
Bai, aurten aldaketak omen datoz.

Nik hau irakurri nuen. Europako Herrialde arteko ordainketa tresna izan daitekeela aurten, herrialde bakoitzak bere ordainketa tresna erabilita, Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan, Italian eta Portugalen Bizuma mantenduz, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan, Alemanian, Belgikan eta Herbereetan Wero aplikazioa erabiliz jarraitzen. Eta bai, euro digitalaren garapenean lagundu dezake operazioak.

xataka.com/empresas-y-economia

@joxe
Kreditu txartelenarekin. Azkenaldian Internet bidez ordaintzean saiatzen naiz Bizum bidez egiten (gero eta leku gehiagotan onartzen dute). Bizumek ez dauka polemika ezagunik, ezta? Edo hobeto beharrean gaizki ari naiz? Badakizue?

Chicoteren Batalla de Restaurantesen saio pare bat ikusi ditut (larunbat gauerako a ze plana e!). Ze auzo lotsa. Jabeak zein baino zein gaiztoagoak. Ze irudi txarra.

Bingen (r)en bultzada

I certainly hope the EU can put the same sanctions on the US for attacking Venezuela as they did on Russia for attacking Ukraine. This is indefensible.

Bingen (r)en bultzada

@Gailetagilearen_Alaba @zetxeburua @protoeuskaldun eta Bittor Aiapek kantatu!

Gure etxean, oraindik, hizketa-gaia edozein dela eta, baten batek "Ze arraroa" esaten badu, erantzuna automatikoa da:
-Euskararik gabe Nafarroa!!

@furkell
@Jokin_PA Etxera iritsi eta lehenengo lana arropa garbigailuan sartzea. Jaikitakoan ez dago arropa usaintzea baino pozoin hilgarriagorik

Bingen (r)en bultzada

🏆️GAME ERAUNTSIA SARIAK🎮️

Azken eguna euskal bideojokozaleen komunitatearen sarietan parte hartzeko! Hautatu 2025eko jokorik onenak:

🔗lainoa.gamerauntsia.eus/apps/f

Parte hartu, eta eman zure botoa. Opari txartela zozkatuko dugu partaideen artean!

#Bideojokoak #GESariak

Bingen (r)en bultzada

Ez da amesten dudan herria, horretan denok ulertzen baitugu gaizki dagoela, baina gustatuko litzaidake noizbait gaztetxe batean esaterako, kontzertu baten hasierako oharrak ematean horiekin batera aipatzea ez dala onartuko jendeak erretzea.

Erakutsi haria
Bingen (r)en bultzada

Espazio bat —autogestionatua, librea edo dena delakoa izanagatik ere— nekez izango da guztiontzat, baldin eta, besteak beste, jendeak libreki erretzen badu bertan ingurukoak kontuan hartu gabe.

Baina agian Euskal Herria ez dago prest elkarrizketa hontarako.

@desertorea
Atrebentzia ez bada, ze plan duzu home assistantekin? Katxarreoak erakartzen nau, baina ez dut niretzako aplikazio interesgarririk aurkitzen

Bingen (r)en bultzada

2025 urteko memoria ekonomikoa argitaratu dugu: lemmy.eus/post/1586018

Egin galderak edo proposamenak, nahi izanez gero!

Atean ikurriña, eta barruan "Exitos de España" musika zerrenda

@theklan
Zorionez eta zoritxarrez heldu den urtean ere etortzea.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea