@jurzelai Hutsune handia dugula iruditzen zait. Kalterako, gainera, eta alde askotatik: gertatutakoak ikasteko, errelatoa eta memoria sortzeko, ondorioak konpontzeko, hurrengo izurriei aurre hartzeko, dolua egiteko, ikerketa sendotzeko...
@jurzelai
Ze liburu da?
RE: https://mastodon.eus/@euwikipedia/115853131475652932
Ea norbaitek lagundu ahal didan.
Nik mugikorra euskaraz dut, eta, lehen, googlen zerbait bilatzean wikipedia beti euskaraz agertzen zitzaidan (Google ere euskaraz bainuen).
Orain google ekiditen dut, eta DuckDuckGo erabili. Zerbait bilatzean, adibidez, "Itoiz, Udako sesioak", gaztelaniazko wikipedia agertzen zait (bestela, normalean ingelesezkoa). Ez dago formarik DDG-n aldatzeko, ezta?
Zuek zein bilatzaile erabiltzen duzue?
@Jokin_PA
@doublemauler @bertol Nik ere DDG erabiltzen dut, baina iruditzen zait azkenaldian asko kaxkartu dela, ez nabil batere pozik. Askotan Googlen bukatzen dut, nahiz eta hor ere nabaritzen den AA kazkaztea.
Hori bai, DDGn zuzenean euskarazko wikipedian bilatzeko "!weus bilatu-nahi-dudana" idatzi daiteke. Oso erabilgarria da zehazki wikipedian bilatu nahi duzunean.
Oraindik sortu gabe dago, eta ea zein bide hartzen duen, baina Doinu ari dira garatzen: musika plataforma berri bat
Eskerrik asko @xezpeleta! Lortuta! EitbONen ere badabil.
Eta eskerrik asko @txerren hona iristen laguntzeagatik.
@joxe @galaipa
Bai, aurten aldaketak omen datoz.
Nik hau irakurri nuen. Europako Herrialde arteko ordainketa tresna izan daitekeela aurten, herrialde bakoitzak bere ordainketa tresna erabilita, Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan, Italian eta Portugalen Bizuma mantenduz, eta Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan, Alemanian, Belgikan eta Herbereetan Wero aplikazioa erabiliz jarraitzen. Eta bai, euro digitalaren garapenean lagundu dezake operazioak.
@joxe
Kreditu txartelenarekin. Azkenaldian Internet bidez ordaintzean saiatzen naiz Bizum bidez egiten (gero eta leku gehiagotan onartzen dute). Bizumek ez dauka polemika ezagunik, ezta? Edo hobeto beharrean gaizki ari naiz? Badakizue?
@Gailetagilearen_Alaba @zetxeburua @protoeuskaldun eta Bittor Aiapek kantatu!
Gure etxean, oraindik, hizketa-gaia edozein dela eta, baten batek "Ze arraroa" esaten badu, erantzuna automatikoa da:
-Euskararik gabe Nafarroa!!
🏆️GAME ERAUNTSIA SARIAK🎮️
Azken eguna euskal bideojokozaleen komunitatearen sarietan parte hartzeko! Hautatu 2025eko jokorik onenak:
🔗https://lainoa.gamerauntsia.eus/apps/forms/s/mYENmQQwDKbBxA8i9rfAg8K3
Parte hartu, eta eman zure botoa. Opari txartela zozkatuko dugu partaideen artean!
Ez da amesten dudan herria, horretan denok ulertzen baitugu gaizki dagoela, baina gustatuko litzaidake noizbait gaztetxe batean esaterako, kontzertu baten hasierako oharrak ematean horiekin batera aipatzea ez dala onartuko jendeak erretzea.
@desertorea
Atrebentzia ez bada, ze plan duzu home assistantekin? Katxarreoak erakartzen nau, baina ez dut niretzako aplikazio interesgarririk aurkitzen
2025 urteko memoria ekonomikoa argitaratu dugu: https://lemmy.eus/post/1586018
Egin galderak edo proposamenak, nahi izanez gero!
Programatzailea eta bideojokalaria.