Erakutsi berriagoak

@urtzai
@erralin @mgoiogana @zital @Ionliz @desertorea @ekaitz_zarraga Hori da. Game Erauntsiko proiektu batean webgunea scrapeatu behar izan genuen denak deskargatzeko 😆

Bueno, scrapeatu baino frontendak erabiltzen duen APIa simulatu genuen...

@urtzai
@mgoiogana @zital @Ionliz @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga

Horretaz gain, oker ez banago, @zital​en itzultzaileak po fitxategiak onartzen ditu (ezta zital?). Zerbait puntualerako bada, agian errazagoa Weblate instantzia bat martxan jartzea baino. Beti ere Transifexen Urtzik aipatzen dituen baimenak badituzu.

@zital
@Ionliz @urtzai @desertorea @erralin @ekaitz_zarraga Bai! Esan bezala, lerro gutxi batzuk besterik ez dira. Magia Weblatek egiten du.

Ganorazko nonbaitera igo bitartean hemen duzu:
pastebin.com/E9qqEkMb

@Haltzadia
@Tolosa Ba nik ez dut horrela ikusten. Ekoiztetxea espainola da, beraz ez da harritzeko telesaila gazteleraz grabatzea. Ez dut gaizki ikusten kanpoko enpresa batek euskarazko liburu baten eskubideak erosi eta beren hizkuntzan sortzea. Beraz, euskaraz ere izatea bada garaipena nire ustez.

@Haltzadia
Ez dakidana da zergatik ez duten aktore euskaldunek heuren burua bikoiztu.

Adibidez, konturatu naiz Ane Gabarainek hala egin duela, eta askoz naturalago geratzen da.

@desertorea
@urtzai Duela urte batzuk Batua.eus ere integratu genuen. Baina ez genuen asko erabiltzen, eta momenturen batean puskatu zitzaigun. Geroago Jaurlaritzarenarekin ordeztu genuen.

gamerauntsia.eus/bloga/-itzult

@desertorea
@urtzai Beno, plugina bada, baina kode lerro gutxi batzuk baino ez dira (partekatu ditzaket). Weblatek oso modu errazean ahalbidetzen du kanpoko itzulpen automatikoko zerbitzuak integratzea. Hori bai, zerbitzarian instalatu behar da. Game Erauntsian gure instantzian daukagu, eta orain Urtzik berean instalatu du.

Erabilera oso sinplea da, Weblateko gainerako itzultzaile automatikoena hain zuzen ere: itzulpen iradokizunak egiten ditu Urtzik jarritako irudian ikusi daitekeen bezala.

@txikillana
Barruan zer zegoen begiratu gabe agian? Gero hutsik dagoela ikusi eta baztarren batean bota edo...

Niri behin autobusean maletatik nezeserra lapurtu zidaten. Lapurrarentzat baliozko ezer ez. Niretzat ehuneko (gutxi) batzuk balio zituen hortzetako aparatoa. A ze haserrea.

Baina gaurkoarekin bai flipatu dudala. Lehen aldia da zerbait erosi aurretik lapurtu didatena 🤣 Bueno, berez Fnaci... baina erreklamatuta ezer lortzeko esperantza gutxi...

Donostiako Fnacen aurikularrak lapurtu dituen horri:

Kartoixko kaxa eta erabilera/garantia argibideak nik erosi ditut gaur 17 euroan. Nahi baduzu erdi prezioan utziko dizkizut produktu osoa izan dezazun.

@porru zure profilean jarrita daukazun argazkiko lekua trenetik ikusten al da? 🤣🤭

@kudea gure Mastodon zerbitzuaren bertsioa oso atzean ari da geratzen. Ezaugarri interesgarri batzuk galtzeaz gain (adibidez mezuak editatzea) segurtasun zuloak daude tartean... Eguneratzeko ze asmo? Eskerrik asko

Bingen (r)en bultzada

Ze ona Cory Doctorowren artikulu hau interneten kakaztearen inguruan. Zer den, nola garatzen den, nola egin aurre...

Hezkuntza Kurrilukumean sartzeko modukoa.

pluralistic.net/2024/01/30/go-

@txo_elurmaluta
@desertorea @txopi @joxe @miren Gazteleraz badaude batzuk: Hermano pequeño, radicalizado, walkway eta en la vida real.

Berd webgunean DRM gabe eros daitezke ebookean. Eta batzuk CC lizentzia dute gaizki gogoratzen ez badut.

@txo_elurmaluta
@desertorea @txopi @joxe @miren Cory Doctorow izugarria da! Niri asko gustatzen zait bai idazle bai aktibista/pentsalari bezala.

Little Brother oso gomendagarria. Bere nobela ezagunena dela esango nuke. Pribatutasuna eta estatuaren espiotza lantzen ditu, 1984en antzera, baina gaur egungo teknologiekin. Sekuela ere badauka, Homeland.

Radicalized ere itzela. Liburuak lau nobela motz ditu. Batez ere Unauthorized Bread gustatu zitzaidan. Jailbreakingari buruzkoa.

@porru
@AVU_Osoro Libreoffice Viewer erabiltzen dut nik. Antza Libreoffice beraren motorra erabiltzen du azpitik. Kalkulu orriekin badanil. Baina irakurtzeko bakarrik da 😔

@xabi
@porru Azkenaldian Telegram ere dezente erabiltzen omen da pelikula eta telesailak deskargatzeko. Edo inguruan askotan entzun dut behintzat. Baina ni behin saiatu nintzen eta ez nuen fundamentuzko ezer aurkitu

@porru
Astebarruan aldiz azkenaldian ohitura xelebre xamarra hartu dut.

Esnagailua 6:45 jartzen dut. Esnatu, alarma itzali, argia piztu, eta ohean erdi eseritzen naiz (burukoan bizkarra jarrita). Erdi lo, baina esna. Horrela 7:30ak arte. Orduan jaiki eta eguna hastera.

Lehen alarma 7:30tako jartzen nuen, baina behin zerbaitengatik aldatuz eta horrela geratu da. Oraingoz ez naiz deskuidatu, baina beldur pixkat ere ematen dit tarte horretan lokartzeak...

@porru
Nik amesteko (edo ametsak gogoratzeko) luze egin behar dut lo. Asteburutan, aukera dudanean hala egiten dut. Esnatu, ordua begiratu, eta altxatu behar ez dudala jakinda berriro lokartzen naizenean amestea garantizatuta 🤣 Eta esnatu/lokartu/amestu/esnatu ibiltzen naiz jaikitzea erabaki arte.

Batzuetan sentitzen dut goiza desaprobetxatzen dudala, baina asko disfrutatzen dut.

Bingen (r)en bultzada

Zaila zait gauzak amaitzea, erraz aspertzen bait naiz edozein aferatan.

Helmuga txikiak jartzea konponbidea izan litekeela pentsatu izan dut, baina helmuga horiek tentuz ezarri behar dira eta ez naiz orain arte horretarako gai izan. Urte hasiera honetan helmuga txiki batzuk bete ditut, ea horrela jarraitzen dudan, sua itzali ez dadin.

Okerrena dena den, gauzak nire kabuz egitearen poza eta ezgauza sentitzearen etsipena kudeatzea zait. Iruzurtiaren sindromea indartsua da.

#godot #garapena

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea