Erakutsi berriagoak

@AVU_Osoro
Aspaldian eguneraketarik jaso gabe zegoen, baina hau salbuespena izan da bateria batzuek hardware arazoren bat dutelako. Ez dute larria den esan, baina ez da ohikoa Googlek gailu zaharrei bateria doan aldatzeko aukera eman edo dirua itzultzea.

Hemen ikus dezakezu zuri ere badagokizun:

support.google.com/pixelphone/

@EDERTO87
@mikelgs Eguneraketan apropos jaisten dute bateriaren funtzionamendu boltaia, baina antza denez hardware arazoagatik. Ez da softwarearen bug bat. Sistema ofiziala ez dugunok printzipioz ez dugu nabarituko (oraingoz behintzat), baina horrek ez du kentzen hardware arazo hori sufrituko ez dugunik.

Edozein kasutan, ez dute zehaztu hardware arazoa zehazki zein den. Mugikorrak su hartzeko arriskuan nago?

@AVU_Osoro
Eta eguneraketarik jaso duzu azken hilabetetan?

Beharbada justu ez duzu akatsa duen bateria.

@porru
Eta zergatik diozu hori?

Ze nik gomendatzen dut, eta baita ezagunei jarri ere. Eta zait iruditzen demagun Ubuntu baino zailagoa.

Oket banago, entzuteko prest.

@joxe
@matxain @berria Badago partiduren bat bai... eta Berriak Cloudflare erabiltzen du...

😡😡

@porru
Uholdetik dator hitza orduan? 🤣 Uste nuen beste zerbait izango zela eta brometan ari nintzen jaja

Sagardora itzuliz. Egiari zor, mezua lehenengo pertsonan ere idatzi nezakeen... kalean pixik ez nuen egin, baina larunbatean izan ginen eta bertan... Atera zen gaia, eta erabaki genuen errespetuz ibiltzea, baina ez dakit nahikoa den edo lortu genuen 😅

@porru
Turista sagardozaleek kaleak pixez uholdatzen dizkizuete?

@theklan
@miren San Ferminetan ia bronka izan nuen emakume batekin, señora deitu niola pentsatu (asmatu) zuelako 🤣

Bingen (r)en bultzada

Egun on! Gogoratzen duzue #AIPin tramankulu arraro hura? Bueno, ba asmatzaileek lortu dute azkenean nahi zutena. Enpresa itxi, handiago bati saldu eta etxera doaz, poltsikoak bero-bero. Zerbitzariak amatatzean, 6 hilabete baino gutxiago duten eta 500 euro inguru balio zuten gailuek hurrengo egunotan utziko diote funtzionatzeari. Kakazte zikloa, baina turboa sartuta.

mastodon.social/@verge/1140274

#adimenartifiziala #espekulazioa #kakaztea #enshittification #humaneai #hp

@joxe
Bueno, antza denez funtzio batzuk oraindik erabilgarri egongo dira. Adibidez bateria maila kontsultatzea 🤣🫣

"After the shutdown, offline features like “battery level” will still work"

Bingen (r)en bultzada

"Galartzatarren armak dira. Adornuz ibeniaraziak don Josepe de Galarza abad de Iturmendiak"

1706. urtea

#Iturmendi #Burunda #Nafarroa

Hemen bazegoen Pixel 4a zuen norbait, ezta?

Antza denez bateria batzuek arazoren bat dute. Ez dute esan zergatik, baina eguneraketa bidez bateriaren funtzionamendu boltaia jaitsi dute, eta 50 dolar edo doako bateria aldaketak ari dira ematen.

Sistema ofiziala ez dugunok ez dugu boltaia/iraupen jaitsiera nabarituko, baina arriskutsua ote?

Ni saiatu naiz dirua eskatzen, baina ematen duenez aurreko jabeak (2.eskukoa da) erreklamatu du dagoeneko... 🤬

Bingen (r)en bultzada

Diario de Noticias de Álava ko Enpresa Batzordeak eta langileek salatu dute edizio digitalean AAz sortutako edukien argitalpen masiboa, AAren kalteei aurre egiteko diru-laguntza publikoa jaso ostean.

#adimenartifiziala #hedabideak #desinformazioa #dirulaguntzak #noticiasdealava

@AxuriBeltza
@theklan @gontxatorre Gaiaz ezer jakin gabe, boteprontoan ez dirudi ideia oso ona ura plastikoz betetzeak, ezta? 😂 Zaborragatik, eta urean izan dezakeen eraginagatik (bideoan ezetz diote, baina...)

Eta ezer jakin gabe hitz egiten jarraituz, zergatik kloratzen dute ura aintziran sartu aurretik, eta ez ondoren? 🤔

@theklan
@gontxatorre Nafarroako Ubidean ere jartzeko bazegoen proiektu bat. Ez dakit azkenean aurrera atera zen.

Kasu horretan gainera plaken itzalak kanalean ur gutxiago lurruntzea ekarriko zuela esaten zuten (asko, gaizki gogoratzen ez badut)

@arkkuso
@joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta
Epez kanpo ez dute dirua itzultzen, baina Dinahostingek urtebete luzatzen du iraungitzea bi aldiz epe berdinagatik ez ordaintzeko.

Norbait egoera horretan badago jakiteko. Ni beldurrez eta korrikan ibili nintzen eta!

@arkkuso
@joxe @nahiaetaezina @aazpilikueta Nik ere egun hauetan mugitu dut domeinu bat Dinahostingera. Ionosen zuten (ez da nirea), eta domeinuaren prezioa 96 eurazo.

Migrazia domeinua berritu baino egun bat lehenago hasi nuen, eta esan zidaten beranduegi zela eta ziurrenik atzera botako zutela. Baina azkenean ondo joan da. Gero ulertu nien (ez nago ziur) berritu eta 30eguneko epean ere oraindik egin daitekela, eta dirua itzultzen dutela.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea