Erakutsi berriagoak
Bingen (r)en bultzada

@xabi
@atxamart Zer dira ba relay horiek? Ez dut fundamentuzko azalpenik aurkitzen

@JokinPA
@inigoortega Nire ustez instantzia bat edo beste aukeratzeak ez luke horrenbeste pisu izan behar

@JokinPA
@inigoortega Arazoa da nire ustez diozuenak zentralizazioa bultzatzen duela. Adibidez, Jalgi euskal instantzian lau katu gaude, eta gure lerro lokalean oso mezu gutxi daude... Mastodon.eus -eko lokala askoz ere mamitsuagoa da, eta euskararen arnasgune bezala saltzen da. Baina ni ezin naiz bertako parte izan.

@JokinPA
@inigoortega Ba ideiarik ez 😆 Berriz aurkitzen baduzu kontatu, edo ia norbaitek argitzen digun.

@JokinPA
@inigoortega Uste dut irakurri nuela hizkuntzaz iragazteko aukera 4.0.0 bertsioan helduko dela 🤔

@JokinPA
@inigoortega Nire ustez, taldeen kontua izango da soluzioa. Oker ez banago tootak talde batera edo bestera bidaltzeko aukera egongo da. Horrela, adibidez euskarazko mezuen taldea izan ahalko dugu.

Ze arazoa ez da bakarrik erdarazko mezuekin lerro lokala ""zikintzen"" duzuela. Baita beste instantziatan gaudenok euskararen arnasgune horretatik kanpo geratzen garela.

@JokinPA
Ezagun bat baino gehiago ekarri ditu AEKak GNU/Linux mundura. Edo behintzat beldurra kendu.

@JokinPA
AEKn zabiltza esan duzunez... ordenagailua Ubuntudun Thinkpad guapo bat izango da, ez? 😆 Erreferenteak (horretan ere)!

@inigoortega
Ez, ez! hemen ere posible da!

Gainera 8 beharrean 4 euro besterik ez dira urtebeterako aldez aurretik ordaintzen baduzu.

Pribatutik bidaliko dizudan kontura transferentzia egin gaian zure erabiltzaile izena jarrita, eta 48 orduan agertuko zaizu marka urdina.

🙄😬😝

Bingen (r)en bultzada

@txikillana
@urtzai Lagun mangazale bati oparitu nion, eta nire beldurra zen infantilegia edo izatea (berez edukatibo bezala saltzen dute eta). Baina, ez! Ez omen dago ohiko manga komertzial handien mailan (ez dakit nola neurtzen den hori), baina esan dit oso ondo dagoela.

@Idurre
@okerreko @mtztt438@mastodon.eus Norbait zure ondoan esertzea bueno, baina ez al da okerragoa zu beste norbaiten ondoan eseri behar izatea? Batez ere bestea leihotik begira, musika jarrita eta diozuen bezala motxila bigarren eserlekuan badu 🤣

@doublemauler
Oso ona!

Larunbatean, Jokoteknia jardunaldian, Anize Amestoy bideojokoen musika sortzeko prozesuaz arituko da. Agian interesatzen zaizu 😉

jokoteknia.eus/speaker/anize-a

Bingen (r)en bultzada

Bideojoko garapenaren inguruko arlo guztiak ukitzen darabilt. Abuztuan musikarekin ausartu nintzen. Hona hemen musikaz tutik ere ez dakien baten saiakera. Mega Drive-n inspiratuta.

Bingen (r)en bultzada
Bingen (r)en bultzada

Berriei gomendatuko nieke jendea jarraitzen hasi orduko minutu bat hartzea profila txukuntzeko (abatarra, bioa, tut bat...).

Zergatik? Norbait jarraitzen duzunean, bera ere zure profilean sartuko delako eta hutsik aurkitzen badu, ez du zu jarraitzeko informaziorik aurkituko (nor zaren, zertaz hitz egingo duzun...) eta pena da, ziur asko pertsona interesgarriak izango zaretelako, jarraitzeko modukoak.

Lur hauetan "jarraitzen didazu = jarraitzen dizut" estrategiak ez du asko funtzionatzen. 😜

@miren
@xabi Ez, oker ez banago behintzat Xabirena ez dago itsasita. Gaur egun, esaten dugu mugikorrek ez dutela taparik, baina ez da guztiz egia. Izan badute, baina oso gogor daude lotuta eta eskuekin bakarrik zabaltzea zaila da.

Erantzun dizut Lemmyn.

Erakutsi zaharragoak
mastodon.jalgi.eus

Jalgi hadi Fedibertsora! E.H.ko Mastodon instantzia burujabea